OROIMENAREN BIDEA.

Ongi etorri Sartagudako Memoriaren Ibilbidera. Memoriaren Parketik hasita, hilerriraino iristen da bi kilometroko pasealdia, lurraren, demokraziaren eta justizia sozialaren alde egiteagatik bizitza eman zuten sartagudatarren gorpuzkiak gordetzen dituen panteoiaren ondoraino hain zuzen.

Hamaika tauletako bakoitzean kokaturiko QR kodeek audioekin lotuko gaituzte eta horiek izanen dira gure gida eta bidelagunak, lurrarengatik nekazarien eta Infanterriko dukearen artean izaniko borroka urteetan barneratzen garen, Sartagudara uztailaren 18ko altxamendu faxistak iritsarazi zuen izu-ikara gogoratzen dugun edo Sartagudari Alargunen Herria zergatik deritzoten jabetzen garen bitartean.

Herria ibiltzeko eta haren iragana berreraikitzeko gonbidapena. Ez ahanztera gonbidatzen duen ibilbidea.

 

Espons01Espons02Espons03Espons04